saskia
0 mozkin
galderak

[pasahitza ahantzia?]

Haragia
Barazkiak / zerealak
Esnekiak
Edariak
Bestelakoak

ekoizlea(k)

Patrick Sallaberry

Patrick Sallaberry burua

Laborantxan hogeita bi urtetan abiatu da Patrick Sallaberry. Egungo egunean, Corinne Minaberry bizi lagunarekin jarraikitzen du.

Ekoizlearen hitza

"Bixartean plantatu naiz 1996 urtean, aski fite gasna egiten hasi nintzan 1999 urtean.
Etxaldea handitu gabe bizi nahi nuke laborantxaz.
Jendearen heineko lana atxiki behar da artaldea ongi zaintzeko eta bazkak ongi kudeatzeko. Kalitatezko esnea egin behar da gasnatzen denean.
Ardi buru gorriekin ari naiz eta egun guziz ateratzen ditut (egunean bederen lau oren) alha diten. Belarra, soroak eta zerealekin bazkatzen ditut, gehienak etxaldean eginak dira.
Ossau Irati sormarkako ardi gasna egiten dugu eta bestalde gasna freskoak lantzen ditugu ardi gasnarekin: camembert antzeko gasna guria, pikorrak, mamiak eta zemerona.
Lekuinetik hurbil, Donapauleko bidean da gure etxaldea. Geldialdi bat egizu noiz nahi!"
Patrick Sallaberry

saskia
0 mozkin

legezko oharrak - diseinua iF diseinuak - creative commons 2010