saskia
0 mozkin
galderak

[pasahitza ahantzia?]

Haragia
Barazkiak / zerealak
Esnekiak
Edariak
Bestelakoak

ekoizlea(k)

jean-paul aguer

Jean-Paul Aguer burua

Laborantza mota

Arrazoitua: Saltegietan saldutako ongarriak ez dira batere erabiliak. Ez dut Idokin parte hartzen bainan pentsatzen du ez nukeela batere arazorik sartzeko.

Ekoizlearen hitza

"Oilaskoak kanpoan haziak dira, batazbestean 320 oilaskoko multzoan. Ibilbide librean dira. Gauean lo egiteko sartzen diren txaboletan 900 oilasko sar daitezke. Beraz argi da ez direla sobera tinkatuak...
Hastapenean haien elikagaiak ekoizle ttiki bati erosten dizkiot, GAOak ez direla segurtatua da. 10 egunen buruan, arto irina edo arto xehatua banatzen diet, ta hori bukaera arte. Nere landan ekoizten dudan artoa da.
Sendaketa gisa, 2zpa 3 aldiz ozpin xuria ematen diet edaten duten uran, laborantza biologikoan erabiltzen den bezala. Oilaskoak 100 egun bete arte atxikitzen ditut. Hortik landa, Espiuteko hiltegi batean hilak dira, Europako normak errespetatuz. Hozkailu edo izozkailu-kamioi batean banatzen dut ekoizpena.
Nere ondoko desmartxa Idoki-ko kaier karguan sartzea izanen da. Bio atelier bat lortzea zailagoa iduritzen zait bi arrazoinengatik: Bio zerealak atzematea biziki zaila eta garestia da. Horrez gain, hilketa Bio homologatutako hiltegi batean egin beharko litzateke, baina arazoa da eskualdean ez dela holakorik atzematen.
Erabiltzen ditudan hazkuntza baldintzak ikusiz, nere oilaskoak kalitatezkoak direla segurtatzen ahal dizuet."
Jean-Paul Aguer

saskia
0 mozkin

legezko oharrak - diseinua iF diseinuak - creative commons 2010