saskia
0 mozkin
galderak

[pasahitza ahantzia?]

Haragia
Barazkiak / zerealak
Esnekiak
Edariak
Bestelakoak

ekoizlea(k)

jon harluxet

Jon Harlouchet burua

Laborantza mota:

Laborantxa biologikoa (bio, Idoki, arrazoindua...).

Ekoizlearen hitza:

"Baserriko lana ez da soilik lanbide bat, bizimoduaren hautu bat da ere : denentzat eskuragarria eta sanoa den elikadura ekoiztea gure motibazioa da goiz guziz. Gure ustez, elikagaia sanoa izan behar da zolati azietaraino. Hortako, laborantza biologikoa hautatu dugu duela 10 bat urte. Ingurumena baloratzen eta errespetatzen duten ekoizpen metodoak xerkatzen ditugu.
Gure hazkuntzako behiak, "montbeliarde" arrazakoak dira mendiko belardiak baloratzeko.
Beharrezkoa delarik aromaterapia eta homeopatiarenbidez sendatzen ditugu. Eguzki lehorgailuak lastoa idortzen du eta horrela, zuhainak kalitate arras onekoak dira eta kanpoko erosketen kostua mugatzen dugu. Bertako lurra ez zapuzteko, guk hautatzen ditugu arto haziak beti ere lekuko arto motak hautatuz (Euskal Gorrixka Handia). Animaleek bazka gisa erabiltzen dute baina irina apropoxa da baita ere, talo eta polentak egiteko.
Eginmolde horiei esker kalitatezko esne biologikoa lortzen dugu, proposatzen dizkizuegun esnekien oinarria da. Elkarbanatzeko eta gure baserria oraiono hobeto ezagutzeko, posible da talde bisitak antolatzea."
Jon Harlouchet

saskia
0 mozkin

legezko oharrak - diseinua iF diseinuak - creative commons 2010