saskia
0 mozkin
galderak

[pasahitza ahantzia?]

Haragia
Barazkiak / zerealak
Esnekiak
Edariak
Bestelakoak

ekoizlea(k)

Helene Jean-Marie Astabie

Hélène et Jean Marie ASTABIE

1980-z geroztik Hélène eta Jean Marie Astabie-k beren etxaldea kudeatzen dute. Gasnatze proiektu bat sortuz, 2007an haier juntatu da Sébastien semea.

Ekoizlearen hitza

"Usaiari segi, gure etxaldea manex buru beltz ardien baita zonbait Akitaniako blonda behien hazkuntzan berezitua da. Zonbait euskal xerri ere baditugu.
Ardiak urte guzian kanpoan alhatzen dira, eta udako alhapidetara joaiten 3-4 hilabetez. Ardien bazka gehiena etxaldean egina da. Familian lan egiten dugu, eta eguneroko lanak banatzen ditugu. Dena den, lekuan berean idorrarazten dugun ardi gasnaren egitea (Ossau Irati sormarkaduna), Sébastien-en esku da.
Deizte sasoinean, gasnaren egitetik jalgi gaxurarekin hazten ditugu xerriak, beren janaria zituekin osatua delarik. Hamabost hilabete ukan arte, xerriak libertatean haziak dira. Xerri hauen parte guhaurek transformatzen dugu, kontserbetan eta haragikietan.
Etxaldeko bisitak antolatzen ditugu taldeentzat, gure lanaren partikatzeko. Gure ekoizpenak, gasnak eta esukal xerri haragikiak etxaldetik saltzen ditugu."
Hélène eta Jean Marie ASTABIE

saskia
0 mozkin

legezko oharrak - diseinua iF diseinuak - creative commons 2010