saskia
0 mozkin
galderak

[pasahitza ahantzia?]

Salmenta baldintza orokorrak

Ondoko salmenta baldintza orokorrek, 797 391 463 zenbakiarekin Baionako RCSan matrikulatua den Gustoki (egoitza soziala: Bide Artea, RN10, 64122 Urruña) eta honen bezeroen arteko harremana arautzen dute.

Webgunearen edukia Gustokiren jabetza da, baita honen ondoriozkoak diren eskubideak eta abarrak.

Eduki honen kopiatzea, osokoa ala partezkoa izan, erabat debekatua da.

1. Baldintzen onarpena

Bezeroak, manatu aitzin, salmenta baldintza horien jabe egin izana eta diren bezala onartzea aitortzen du. Manatzerakoan, aitorpen hori konfirmatzen du.

2. Ekoizpenen fitxak

Gustokik erosgaien oinarrizko ezaugarri guziak ezagutarazten dizkio bezeroari.

Ezaugarri horiek pisua, kopurua, kondizionamendua eta salgai diren ekoizpenen lehio-aurkezpenean agertzen direnak dira.

Ekoizpenak erakusten dituzten argazkiak modu indikatiboan agertzen dira.

Katalogo elektronikoan agertzen diren argazkiak kontratupekoak ez dira. Horrela ezin dute saltzailearen ardura izan eroslearekiko.

3. Manatzea

Bezeroak "manatu" klikatzerakoan manatzen du.

Gustokiren gordetze sistema automatikoek gaia, edukia eta manatze dataren ziurtagiri gisa balio dute.

Webgunetik luzatu manatze orok salmenta baldintza orokor horien onartzea dakar.

4. Manatzearen konfirmazioa

Salmenta Gustokik konfirmatzen duen unetik baizik ez du balio.

Mozkin edo ekoizpen batek edo bestek aurreikusi baldintzen arabera falta balu, Gustoki bezeroarekin bide elektronikotik edo telefonoz harremanetan sartuko da, hori, manatzearen konfirmaziorako instrukzioak hartzeko.

Gustokik bezero batek egin manatzea uka lezake, baldin eta aurrez bezero berarekin gatazka bat existituko balitz.

5. Ekartzea

Bezeroak webgunean manaturiko ekoizpenak Gustokik ekarriak izanen direla badaki.

Gustokiren ekartze zerbitzuak manatzeak ondokoetara ekartzen ditu:

Ekartzeak, manatzerakoan Gustokik proposatuak eta bezeroak hautaturiko ordutegi tartean segurtatuak dira.

Hitz emandako ordutegiak ezin errespetatuzkoak balira, Gustokik bezeroa abisatuko luke, egunean berean, edozein bide baliatuz, izan bide elektronikoa, telephonoa, etab.

Balizko berantek ez diote bezeroari kalte ordainik jasotzeko eskubiderik ematen.

Bezeroari eta bezeroa beragatik ezin bada manatutakoa eman, Gustokik 10 € ZGB fakturatuko du, bide gastuetako parte hartze gisa.

Ekartze lekua bezeroak manatze unean hautaturikoa da.

Hartzailearen helbidean akats bat izateagatik manatutakoa behar den lekura ezin ekarria balitz, ez da Gustokiren ardura.

6. Ezinbesteko egoerak

Ekoizlearen edota Gustokiren borondatetik at, aurreikusi gabeak, saihestezinak eta manaketa berandu edo trabatu dezaketen gertakariak, dena delakoak izanik, suspentsio edo bertan beheratze bidea ideki dezakete bezeroari inolako zorrik sortu gabe ekoizle edo Gustokiren aldetik.

7. Prezioa

Agertzen diren prezioak eurotan dira eta Zerga Guziak Barne (ZGB).

Fakturazioa manatzerakoan agertzen diren prezioak kontuan hartuz egiten da.

Saltzaileak katalogoan agertzen diren prezioak aldatzeko eskubidea du, edozein mementuan izanik ere.

8. Ordainketa

Txekez edo xehez.

Bezeroak, manatutakoa eskuratzerakoan, faktura bere osotasunean ordaintzen du, webgunean azaldu baldintzen arabera.

9. Ardura / Erantzukizuna

Erreklamazioak Gustokira eta bide elektronikoz igorri behar dira.

Saskien edukien kalitatea ekoizpen baldintzen araberakoa da. Gustokik ez du, ez alergiengatik, ez eta mozkinen kontserbzio txarragatik inolako ardura edo erantzukizunik.

Gustokik ez du, saltzen dituen ekoizpenen erabiltze txarraren ondorioz sortu daitezkeen arazo sanitarioengatik erantzukizunik. Izan ere, ekarriak diren mozkinak fruitu eta barazki gordinak dira, eta ezin dira dauden egoeran jan. Bezeroak, jan aurretik garbitu eta sukaldatu behar ditu.

10. Atzera egiteko eskubidea

L.121-16 artikulua eta kontsumo kodearen arabera, bezeroak manaketa jaso-eta 7 eguneko epea du atzera botatzeko, ekoizpenen bat Gustokiri itzultzeko edo trukatzeko, inolako kalterik gabe. Eskubide honek ez du gai galkorrentzat balio.

11. Datu pertsonalen menperatze eskubidea

Manaketa ongi burutu dadin, bezeroaren datuak biltzen eta informatikoki tratatzen dira.

1978ko urtarrilaren 6ko informatikari, fitxategiei eta askatasunen legearen arabera, bezeroak bere datuak ikusteko, moldatzeko edota zuzentzeko eskubidea du, edozein netan izanik ere.

Eskubide horiek baliatzeko, bezeroak kontuan konektatu behar du, bere e-posta eta bere zehazturiko pasahitza baliatuz.

12. Gatazkak

Gatazka egoeran, bezeroa Gustokirengana joko du lehen-lehenik, elkar adosturiko aterabide bat aurkitzeko.

saskia
0 mozkin

legezko oharrak - diseinua iF diseinuak - creative commons 2010